Georges Duhamel
Itxura
Georges Duhamel, benetako izena Denis Thévenin (Paris, Frantzia, 1884ko ekainaren 30a - Valmondois, Val-d'Oise, Frantzia, 1966ko apirilaren 13a) frantses idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Mundu Gerran oinarrituriko Vie des martyrs (1914, "Martirien bizitza") eta Civilisation (1917, "Zibilizazioa") eleberriek ospe handia eman zioten Duhameli. Geroago bi eleberri-sail handi idatzi zituen: Vie et Aventures de Salavin (1920-1932, "Salavianen bizitza eta abenturak", sei liburuki) eta Chronique des Pasquier (1933-1945, "Pasquiertarren kronikak", hamar liburuki). Berea da, halaber, Scènes de la vie future (1930, "Etorkizuneko bizitzaren eszenak") saioa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Duhamel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.